
80. eta 90.eko hamarkadan musikaren, hitzen eta irudien bitartez sortutako kultura erakusketera dator Rockomikiak binetak & doinuak. Martxoaren 7tik maiatzaren 3ra bitartean egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian.
Inaugurazioa martxoaren 7an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan izango da. Bertan TMEOko lagunek komikia zuzenean egingo dute.
Ekintza artistiko honen ideia nagusia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai egon den Rockomikiak binetak & doinuak erakusketan datza. Ideia horri jarraiki, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxera ekarri eta zuri-beltzeko fanzineei koloretako komiki-aldizkariak gehitu zaizkio. Ingurukoak konplize egin eta musikaren eta komikien berezko bizileku ziren taberna eta espazioak ekarri dira erakusketara. Elkarlana sustatu da eragile izan zirenekin eta egun horrelakoetan dabiltzanekin. Besteak beste, erakusketak TMEO, Sancho el Sabio Fundazioa eta Hala Bedi irratia ditu bidelagun.
Erakusketari hitzaldiak, tailerrak, bisita-gidatuak eta askotariko ikuskizunak gehitu zaizkio, egitarau oso eta erakargarria eskainiz. Besteak beste, martxoaren 10ean Asisko Urmeneta Nork hil du Charlie? hitzaldian komikia eta adierazpen askatasunaren inguruan mintzatuko da. Martxoaren 25ean Garbiñe Ubeda eta Yurre Ugarte Eta emakumeak non zeuden? galderari erantzuten saiatuko dira eta 27an Bingen Mendizabal eta Mikel Valverdek musika eta marrazkia zuzenean uztartuko dituzte. Apirilaren 15ean Harkaitz Canok musika euskal literaturan eta komikigintzan izango ditu hizketagai. Erakusketaren komisarioak diren Koldo Almandoz eta David Zapirainek martxoaren 18an eskainiko dute bisita gidatua.
Martxoaren 10etik apirilaren 1era bitartean, ikastetxeei zuzendutako bisita gidatuak ere egingo dira, goizeko ordutegian.
Honekin batera, askotariko doako tailerrak antolatu dira. Zehazki martxoaren 9an publiko orokorrari zuzendutako wikipedia tailerrarekin hasiko da eta hurrengo egunean, martxoaren 10ean, Asisko Urmenetak batxillergoko ikasleei zuzendutako komiki ikastaroa emango du . DBH eta Batxillergoko ikasleei zuzenduta, apirilean bideoklip eta marrazki bizidunen tailerrak egingo dira.
Tailerretan parte hartzeko eta ikastetxeetako bisitak egin ahal izateko izena eman behar da oihaneder@oihanedereuskararenetxea.eus helbidean, izen-abizenak, jaiotze-data, harremanetarako helbide elektronikoa eta telefonoa, eta ikastetxeen kasuan, ikastetxearen izena, ikasle kopurua eta bisita / tailerra egin nahi den eguna eta ordutegia zehaztuz.
*Ordutegia: asteartetik igandera: 11:00-14:00 / 18:00-21:00 (Igande arratsaldetan eta astelehenetan itxita)
Egitarau osoa agendan eta hemen:
HITZALDIA:
- Martxoak 10, 19:30
Asisko Urmeneta Nork hil du Charlie?
Komikia eta adierazpen askatasuna, Agurtzane Villatek aurkeztua
- Martxoak 14, larunbata, 12:00
Juanma Sarasola, Moskuko urrea liburua
Kultur eta gizarte mugimenduen eztanda Irunen, 1983-1993”
- Martxoak 25, asteazkena, 19:30
Garbiñe Ubeda, Eta emakumeak non zeuden?
- Martxoak 31, asteartea, 19:30
Aritza Saenz del Castillo, “Jaungoikoak lehendakaria babes dezala”
Euskal Herriko rock erradikaleko erretorikaren interpretazio libertarioa
- Apirilak 15, asteazkena, 19:30
Harkaitz Cano, musika euskal literaturan eta komikigintzan
- Apirilak 17, ostirala, 19:30
BADOK.info atari berrituaren aurkezpena + Amorante kontzertuan
IKUSKIZUNA:
- Martxoak 27, ostirala, 19:30
Bingen Mendizabal – Mikel Valverde
Musika eta komiki baten sorkuntza zuzenean
BISITA GIDATUAK:
- Martxoaren 10etik apirilaren 1era (ikastetxeei zuzenduta)
Asteazken eta ostegunetan: 10:00-11.30 / 11:30-13:00
Astearte eta ostiraletan: 10:00-11:30
- Martxoak 18, asteazkena, 19:30
Koldo Almandoz -David Zapirain
Erakusketaren komisarioen bisita gidatua
- Martxoak 21, larunbata, 12:00
Iñaki Otamendi, Dabilen harria bisita-hitzaldia
TAILERRA:
- Martxoak 10, asteartea, 11:00
Komiki tailerra, Asisko Urmeneta (Batxillergoko ikasleei zuzenduta)
- Martxoak 9, 11, 16, 18, 18:00-19:30
wikipedia tailerra, Xabier Armendaritz
- Apirilak 13,14,15,21, 18:00-20:00. Apirilak 17, 16:00-20:00
Bideoklip tailerra , Maider Oleaga (*)
- Apirilak 15,16,20,22,23, 18:00-20:00
Marrazki bizidunen tailerra
The Arlotes, Ruben Sanchez (*)
(*) DBH eta Batxillergoko ikasleei zuzendua.